Eraikin/modulo finkoak kokatzerako orduan azpiegituren sarea izan dugu kontutan, hau da ur eta elektrizitate sarea, ondoren anexoak kokatzean hauek sare orokorrera konektatzeko. Horrez gain, landa lurren erabilera mota eta intentsitatea kontuan izan dugu. Kokapena gauzatzerako orduan biltegi eta ukuiluei dagokienez urrutiagoko eskala batera jo dugu herrizken eta Gasteiz-herrizken arteko harremana sendotzeko baina produkzioa herrian kokatu dugu, hiri nukleoa eta hiri bizitza indartzeko asmoz.
Eraikin finkoen eraikitze sistemari dagoionez, lehenik eta behin zimentazioa izango dute. Egitura arina egin da eta aurrefabrikatua. Portiko bidezko egitura planteatzen dugu, ur isurialde bakarrarekin (euri-urak modu egokian isurtzeko). Fatxadari dagokionez, zurezko fatxada bentilatu bat planteatu dugu: naturaltasuna, egonkortasuna eta berotasuna. Anexoen kasuan akabera metalikoa planteatzen dugu: behin-behinekotasuna eta finkoenganako kontraste estetikoa finkatuz. Eraikin finkoen kasuan, batzuetan isolamendua beharrezkoa izango da eta beste batzuetan ez, eta solerarekin ere gauza bera.
Eraikin finkoen tipologia zehazteko hastapenak egin ditugu. Biltegi eta ukuiluekin hasi gara hauek landa lurretan kokatuko direlako hortaz pasaia impaktu beretsua izango dute. Biltegi mota bi desberdindu ditugu eskari desberdinak dituzten gauzak biltzeko, lehenengoak, gariaren biltegiak, tenperatura eta aireztapen eskari jakin batzuk ditu gariaren kontserba egokirako. Bigarrena, aldiz, makinaria eta ureztatze sistema gordetzekoak ez ditu tenperatura eskaririk, hortaz isolamendu gabekoa izango da. Ukuiluari dagokionez 10 behirentzako ukuiluak planteatu dira, hauen zaintzarako beharrezkoak diren elikagai eta tresnak gordetzeko biltegiarekin. Ukuilua ere isolamendu gabekoa izango da. Portiko tarteei dagokionez, 6 metrokoa erabili da guztietan modulazio bat mantentzekotan. Produzkoaren tipologia lantzeke dugu, hala ere ulertzen dugu herri nukleoan kokatzean bolumetria eta kokapen konplexuagoa izango duela nahiz eta besteekiko akabera eta estetika bera mantendu nahi dugun.





No hay comentarios:
Publicar un comentario