miércoles, 29 de febrero de 2012
lunes, 13 de febrero de 2012
komunitatea, hutsa/betea, patioa, bizitasuna, moldakortasuna
Proiektuaren programa definitzen, hutsa eta betearen erabilerak
Espazio betea, itxia izango da, barnea "girotua" egongo da erabilera desberdinak gauzatzeko. Espazio hutsa, kalearen jarraipena litzateke, jarraia, "patio" izaeraduna eta bertan erabilera anitzak gauzatuko dira.
Erabileren arteran zerrendatu ditut "kanporako" eta "barnerako" balioko lituzkeen erabilerak, zerrenda egitean ohartu naiz hainbat erabilerek bai kanporako eta baita kanporako ere balio dutela, kanporako soilik diren erabilerak alde batera utziz barnerakoen artekoen konpatibilitatea, aldiberekotasuna aztertu dut.
Kasuistik bakoitzerako espazio desberdin bat sortzea zentzubakoa iruditzen zait malgutasun falta lukeelako. Konpatibilitate hau kontuan izanik espazio "bete" desberdin batzuk sortuko ditut, bakoitzak tamaina, giro, argiztapen, isiltasun, aforo jakin bat izango duena baina erabilera zehaztu gabea duelarik, horrela ekintzaren beharraren arabera espazio bat edo beste gauzatuko da.
Elementuen eskema hortaz, enbolbente azala+ barneko huts/beteak + lotura elementuak.
Espazio hutsetako eskakizunak, aforoa edo espazioa handitu behar denean, kutxa beteen mugikortasuna proposatzen dut, mugikortasun hori posibilitatzeko sistemak barne antolamendua eta egitura zehaztuko didalarik.
domingo, 12 de febrero de 2012
Cuchilleria kalean...
Gasteizera irteera egin ostean, ikusitakoaren informazioarekin Gasteizen alde zahar inguruko azterketatxu bat egitera ekin diot, eraikin historikoak (marroiz), eraikin kulturalak (urdinez) eta espazio publiko nagusiak (gorriz) identifikatuz.
Azterketa hau egin ostean eta alde zaharreko kaleetatik ibili ostean, argi dago gure lan eremuan (alde zaharraren bihotzean) eraikin historikoen nagusitasunaren aurrean espazio publiko eta aukera kultural hutsunea dagoela. Batez ere, espazio publiko falta hori da kexkatzen nauena. Horregatik nire proiektua hutsune horretatik bideratu nahiko nuke. Baina nola bete hutsune hori?
Sverre Fehn-ek esaten zuen legez, barnearen eta kanpoaren arteko leihan hobe da inok ez irabaztea.
Beraz, hildo horretatik, hiriaren barneko "hiria" proposatzen dut. Barne eta kanpo espazioen nahasketak komunitate izaera eta funtzionamendua emango dio proiektuari.

Tarte espazioek (betearen barneko hutsuneek) garrantzia izango du eta guztia "evolvente" batez estalia egongo litzateke, eremua hirian integratuz eta muga bat zehaztuz.
"kultur gune" edo "kultur-etxe" ideiak alde batera utziz BIZIKIDETZA eta KOMUNITATE ideiak indartzea gustatuko litzaidake
hiritarren arteko elazio eta harremanak sendotuz, eta hau ahalbidetzeko espazioak sortuz.
Interesgarria da hortaz fatxaden eta patioen arteko desberdintasunez hausnartzea. Fatxadek estilo bat, itxura bat markatzen dute eta gahienetan hauen atzealdeetako fatxadetan edota patioetan bizitasuna azaltzen da, eraikinaren barnetik ateratzen delarik (arropa eskegia, landareak, bizikletak, mahaiak, aulkiak, sombrillak,...) Bizitasun hori da zuzen ere bilatzen dudana, espazio pertsonal, aldakor eta aberasgarriak lortuz.
domingo, 5 de febrero de 2012
Hirian nola ekin
Lehenengo lauhilekoan landa lurretan, eremu ruralean eta pasiaia naturalaren ardurapean aritu ostean hirira salto egiteko ordua iritsi zaigu, esparru aldaketa honek hainbat galdera sorrarazki dizkit azken egunotan; Nola eki hirian eraikitzeari? Eremuan kamuflatzen den proposamenak egin behar al dira? edo proiektuaren berritasuna agerian utzi behar al da? Beharrezkoa al da hutsune guztiak betetzea? zer suposatzen du betetze horrek? Hona hemen hiri zaharraren konplexutasuna eta lotura anitzak ongi islatzen dituzten Amy Casey-ren koadro batzuk.
ballast
interdependence
kept in place
private property
safety in numbers
ballast
interdependence
kept in place
private property
safety in numbers
two cities
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






















