Espazio betea, itxia izango da, barnea "girotua" egongo da erabilera desberdinak gauzatzeko. Espazio hutsa, kalearen jarraipena litzateke, jarraia, "patio" izaeraduna eta bertan erabilera anitzak gauzatuko dira.
Erabileren arteran zerrendatu ditut "kanporako" eta "barnerako" balioko lituzkeen erabilerak, zerrenda egitean ohartu naiz hainbat erabilerek bai kanporako eta baita kanporako ere balio dutela, kanporako soilik diren erabilerak alde batera utziz barnerakoen artekoen konpatibilitatea, aldiberekotasuna aztertu dut.
Kasuistik bakoitzerako espazio desberdin bat sortzea zentzubakoa iruditzen zait malgutasun falta lukeelako. Konpatibilitate hau kontuan izanik espazio "bete" desberdin batzuk sortuko ditut, bakoitzak tamaina, giro, argiztapen, isiltasun, aforo jakin bat izango duena baina erabilera zehaztu gabea duelarik, horrela ekintzaren beharraren arabera espazio bat edo beste gauzatuko da.
Elementuen eskema hortaz, enbolbente azala+ barneko huts/beteak + lotura elementuak.
Espazio hutsetako eskakizunak, aforoa edo espazioa handitu behar denean, kutxa beteen mugikortasuna proposatzen dut, mugikortasun hori posibilitatzeko sistemak barne antolamendua eta egitura zehaztuko didalarik.





No hay comentarios:
Publicar un comentario