Gasteizera irteera egin ostean, ikusitakoaren informazioarekin Gasteizen alde zahar inguruko azterketatxu bat egitera ekin diot, eraikin historikoak (marroiz), eraikin kulturalak (urdinez) eta espazio publiko nagusiak (gorriz) identifikatuz.
Azterketa hau egin ostean eta alde zaharreko kaleetatik ibili ostean, argi dago gure lan eremuan (alde zaharraren bihotzean) eraikin historikoen nagusitasunaren aurrean espazio publiko eta aukera kultural hutsunea dagoela. Batez ere, espazio publiko falta hori da kexkatzen nauena. Horregatik nire proiektua hutsune horretatik bideratu nahiko nuke. Baina nola bete hutsune hori?
Sverre Fehn-ek esaten zuen legez, barnearen eta kanpoaren arteko leihan hobe da inok ez irabaztea.
Beraz, hildo horretatik, hiriaren barneko "hiria" proposatzen dut. Barne eta kanpo espazioen nahasketak komunitate izaera eta funtzionamendua emango dio proiektuari.

Tarte espazioek (betearen barneko hutsuneek) garrantzia izango du eta guztia "evolvente" batez estalia egongo litzateke, eremua hirian integratuz eta muga bat zehaztuz.
"kultur gune" edo "kultur-etxe" ideiak alde batera utziz BIZIKIDETZA eta KOMUNITATE ideiak indartzea gustatuko litzaidake
hiritarren arteko elazio eta harremanak sendotuz, eta hau ahalbidetzeko espazioak sortuz.
Interesgarria da hortaz fatxaden eta patioen arteko desberdintasunez hausnartzea. Fatxadek estilo bat, itxura bat markatzen dute eta gahienetan hauen atzealdeetako fatxadetan edota patioetan bizitasuna azaltzen da, eraikinaren barnetik ateratzen delarik (arropa eskegia, landareak, bizikletak, mahaiak, aulkiak, sombrillak,...) Bizitasun hori da zuzen ere bilatzen dudana, espazio pertsonal, aldakor eta aberasgarriak lortuz.





No hay comentarios:
Publicar un comentario