domingo, 11 de septiembre de 2011
Gizartearen eraikuntza
Betidanik lotu izan da paisaia naturarekin baina paisaiak harreman zuzenagoa du lurraldearekin. Badirudi japoniarren lorategi "aurre-diseinatuak" edo "proiektatuak" gure hirietako idustrialdeak baino paisaiagoak direla; hortaz, zein da paisaia, elementu naturalak erabiliz fikziozko paisaia edo esazenatoki bat sortzen duena; edo gizakien erabilerak eta beharrek sortu duten lurralde eraikia?
Javier Maderueloren testuan azaltzen den bezala, paisaiak herrialde baten historia azaltzen digu monumentu batek baino hobeto; izan ere urte guztien poderioz jasan izan duenaren adierazle da. Izan ere, nire ustez, paisaiaren helburua gure bizimoduen ingurunea nolakoa den jabetzea da. Gainera idazleak dioen bezala gure arbasoen bizimoduen berri ematen digu, haien lana gure lurraldean islatu delarik.
Gure inguruko paisaiak aztertuz, gizakiaren eraldatze-gaitasunaz ere jabetuko gara. Kontuan izanik teknologien aurrerakuntzengatik eta zientziaren garapenagatik azkenengo mendean gure herri eta hirietako paisaiaren garapena zein bat-batekoa izan den, ez da harritzekoa hiritarrak landara joatean sentitzen duten atseden eta malenkolia.
IKASTURTE BERRIA
Joan den asteazkenean nire 4mailako egituretako lehen klasea izan nuen, Rafa Zuza izanik asignatura honen irakaslea. Bi urte igaro dira 2.mailan gure irakasle izan zenetik, karrera aurrera doa, ia ohartu gabe. Egituretako klase hartan hormigoiaz, esfortzuez, erreakzioez eta beste hainbat kontzeptutaz aritu giñen eta bat-batean Rafaren esaldi batek udako oporretako unibertso zoragarritik, arkitektura eskolako eserleku hartara bidali zidan argiaren abiaduran baino bizkorrago. Esaldia honako hau zen: "4 proiektu gehiago eta arkitektoak izango zarete..."
Ba ikasturte honetatik espero dudana hori da hain zuzenean, gelditzen zaizkidan proiektu hauetan ahalik eta beste trebatzea, agian orain arte jorratu ez ditudan bide berri batzuk esperimentatzea, eta arkitektoa izango naizela entzutean izerdi-hotzak ez sentitzea.
Ba ikasturte honetatik espero dudana hori da hain zuzenean, gelditzen zaizkidan proiektu hauetan ahalik eta beste trebatzea, agian orain arte jorratu ez ditudan bide berri batzuk esperimentatzea, eta arkitektoa izango naizela entzutean izerdi-hotzak ez sentitzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

