Joan den asteazkenean nire 4mailako egituretako lehen klasea izan nuen, Rafa Zuza izanik asignatura honen irakaslea. Bi urte igaro dira 2.mailan gure irakasle izan zenetik, karrera aurrera doa, ia ohartu gabe. Egituretako klase hartan hormigoiaz, esfortzuez, erreakzioez eta beste hainbat kontzeptutaz aritu giñen eta bat-batean Rafaren esaldi batek udako oporretako unibertso zoragarritik, arkitektura eskolako eserleku hartara bidali zidan argiaren abiaduran baino bizkorrago. Esaldia honako hau zen: "4 proiektu gehiago eta arkitektoak izango zarete..."
Ba ikasturte honetatik espero dudana hori da hain zuzenean, gelditzen zaizkidan proiektu hauetan ahalik eta beste trebatzea, agian orain arte jorratu ez ditudan bide berri batzuk esperimentatzea, eta arkitektoa izango naizela entzutean izerdi-hotzak ez sentitzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario