miércoles, 9 de noviembre de 2011
"La arquitectura del NI"
Ez kanpoko ezta barruko arkitektura ez betiko ezta egun baterako arkitektura. Red Bull-ek Madrileko "Mataderoan" udan antolatu zituen behin-behineko akademia dugu irudiotan. Emaitza irudiotako herrixka itxurako musika eskola dugu; horrez gain, arkitektura moldakorraren eredu den lan bat da. Proposamen honek arkitektura eta begetazioa integratzen ditu espazio berean. Tarteko espazioak lanerako espazio bezala planteatzen dira. Gainera proiektuaren arkitektura behin behinekoa da, hilebeterako (jaialdiak iraun zuen denbora) eta erabilera eta funtzio anitzak hartzeko: lanerako konbibentzia, bisitak, musika ikuskizunak, arte eta arkitektura erakustaldiak eta abar. Proiektu hau 80 pertsonarentzako egin zen eta ideia musikariak eta auzoko jendea komunikatzea zen. Proiektua hilabetean diseinatu eta eraiki behar zen. Lehenagoko edizioak New York, Berlin eta Bartzelona bezalako hirietan egin zen, aurtongoa Tokion kokatzea pentsatzen zen baina lurrikararen ondorioz kokapena Madrilera aldatu zen.
Proiektuaren enkargua "express"a izan zen eta 200€ ko kostua metro karratuko. Largarita eta Navarro arkitektuak musikariak barruan hartzeaz gain, komunitate bat sortu nahi zuten. Horrela lan egin zuten, elementuak isolatzen eta aldi berean konektatzen, erabilera desberdineko espazioak sortuz: ofizina guneak, konferentzi guneak, kafetegiak, musikarientzako eta bisitarientzako pabilioiak eta abar. Tokiaren itxura eszenografikoa da: kontratxapatuzko kabina batzuk eta landarezko bideak komuninate itxura duen espazio bat sortzen dute. Antzinako mataderoaren nabearen estalkiak akademia estali eta babesten du.
Grabazio estudioa arzko sakuz osatua dago, gerra garaietako trintxeren bezala. Estalkia marradun imprimaziozko oihalez egina dago, itxura sofistikatu eta berri bat lortuz baina erabiliaren sentsazio hori galdu gabe.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)





No hay comentarios:
Publicar un comentario