Foronda gunetik Mártiodara gerturaketa eginik erabileren inguruko analisi sakonagoa gauzatu dugu; hori bai, foronda guneko eskala zabalagoa alde batera utzi gabe. Analisi honen bitartez gure programa lantzerako orduan tresnatzat izango dugun erabilera-planoa lortzea dugu helburu.
Hasiera batean aipatu bezala gure planteamendua herri hauek erreaktibatzeko dibertsifikatzioa eta produkzioa optimizatzea eta garatzea da. Programa berria kokatzeko herrian dauden hutsuneez baliatuko gara.
Herrian dauden eremu eta eraikinei %100 eko erabilgarritasuna ateratzea liteke gure helburua.
Hurrutiagoko eskalari erreparatuz, landa lurren azterketa sakonagoa gauzatu dugu, landa lurretan produzitzen diren elikagaiak zeintzuk diren ikusteko eta urteko epe bakoitzean lur horiek erabiltzen diren edo ez jakiteko.
Diagrama honetan gure proposamenaren bidez sortuko litzatekeen aukera posibleak azaltzen dira.
Plano hauetan bideak, eraikinak eta landalurrak azaltzen zaizkigu, hauek dituzten erabilerekin eta erabilera intentsitateekin.
Geruza guztiak gainjarrita programa gauzatzeko tresna erabilgarria lortu dugu, gabeziei eta erabilera intentsitateei erreparatuz aukera bat edo beste aukeratzeko.






No hay comentarios:
Publicar un comentario