37ko apirilaren 26an Faxistek Gernika suntsitu eta erre egin zuten. Gernikako eraikuntzen %85 desagertu egin ziren. Sarraski hartatik eraikin bakan batzuk baino ez ziren zutik geratu; tartean, Astra eta Talleres de Guernica.
1998an enpresak kiebra jo eta beharginen, jabeen eta instituzioen arteko liskar artean lantegiak ateak itxi zituen. 82 urtez Astran mota guztietako su-armak egin ziren. Hurrengo urteetan eraikina hutsik egon zen, 2005eko abenduaren 24an Gernikako hainbat gaztek berau okupatu zuten arte.
Modu formalagoan zein informalagoan Gaztetxearen beharrizana, edo musika taldeentzako entsegu lokal publikoen falta aspalditik dira Gernikako gazte askoren ahotan.
Esan eta egin, urte bereko abenduaren 24ko goizeko 5:00etan 60 gazte inguru Astrara sartu ziren, urteetan izandako errealitateari aterabide bat bilatzeko.
Gora behera legalen ondorioz, eta badirudi eraikinaren egitura hondatua zegoela, eraikina desalojatu egin zen. Denbora luzez itxaroten egon ondoren Astra proiektua aurrera doa eta obrak hasi dira jada.
Gernika-Lumoko Udalak eraikina konpontzeko 1,5 milioi euroko diru-laguntza jaso zuen 2011ko uztailean. Abenduan hasi ziren obrak, eta 2012ko uztailerako lanak bukatuta egotea espero da.
Eraikina babestutako ondare kulturala da, beraz kanpoaldetik eta barrutik ere ia berdin mantenduko da. Egitura sendotzeko lanak egingo dira eta eraikuntzaren atzealdean eraikina komunikatzeko espazioa gehituko zaio. Bertan eskailerak, igogailua eta komunak egogo dira. Oraingoz beheko soilarua eta lehenengoa baino ez dira atonduko erabiltzeko moduan. Bigarren solairuan espazio finkoak egongo lirateke, bilera gelak eta kultur taldeentzako espazioak. Moldagarritasuna izango da espazioen ezaugarri nagusiena, teloi eta horma mugikorrekin eraldatzeko gaitasuna izango duten espazioak egongo dira. Obren jarraipena egiten ari da Astra Koordinadora, eta ia astero biltzen da arkitekto eta aparejadoreekin astran bertan lanak gainbegiratzeko.
Hona hemen Atra PROIEKTUEN nondik norakoa: http://vimeo.com/3160509



No hay comentarios:
Publicar un comentario